Alain

 

Alain Díez

Basauri, 1984ko Apirilaren 27a

2006ko urtarriletik KRESALAn

Bateria

 

Krack hutsa. Berarekin jo duten guztiak harrituta uzten ditu bere baketak erabiltzeko ahalmen ikaragarriarekin. Zu eskutik eramaten zaitu abesti bakoitzean kezkatu beharrean goza dezazun.

Tatuajeak ditu gustuko eta bilduma egiten du. Bidai bakoitzeko bat du gorputzean. Abenturazale porrokatua da, eta musikan ere bere izaera islatzen du detaile erritmikoak gehituz abestiak apaintzeko.

KRESALAn jotzeaz gain Infinner, Sonora D´Jembe, Hor Konpon Band, Deabru Beltzak edo Nice Family Trip taldeetan ibili da. Artista askoren diskoetan parte hartu du, hainbeste direnez, berak ere ezin ditu denak buruan eduki.

Labayru Musika eskola (Bilbo) Bedmar (Bilbo) eta Drumgorri Musika eskolan (Laudio) irakasle da. Kresalako kideekin batera Broken Snails taldean ere parte hartzen du.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi