Santi

 

Santi Rodríguez

Bilbo, 1977ko Uztailaren 5a

2005eko Maiatzetik KRESALAn

Muntai eta eszena teknikaria

 

Santik normalean ikusezina baina aldi berean ezinbesteko den lana egiten du, eszena gestioa edo eszenatoki teknikaria bezala ezagutzen dena. Muntaiaz eta ekipoa konektatzeaz arduratzen da. Eszenatoki gainean dauden aparailu eta kable guztiek beraien funtzioa bete behar dute, eta horretarako dago bera.

Gainerako teknikari eta musikariei laguntza eskaintzen die oholtza gainean kontzertu aurretik eta ondoren, funtsezko lana, baina beti ezkutuan geratzen dena. KRESALA odolean darama, eta horrez gain asko bizitako gizona da.

Bluesa izugarri maite du (berez, hau da bere txakurraren izena) eta Menphis Belle bandan baxua jotzen du. Teknikari gisa bere curriculuma izugarri luzea da; besteak beste Getxo Blues, Getxo Folk eta Getxo Jazz jaialdietan lan egin du (Michael Camilo eta McToy Turnerekin adibidez), Muse taldearekin egon da bere Espainiar biran, Sergio Dalma, Hombres G, Miguel Ríos, Abbey Road, Travelling Brothersen tributu bandarekin baita.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi