Maromo

 

'Maromo' Dani Garay

Bilbo, 1984ko Abuztuaren 7a

2011ko Urritik KRESALAn

Bateria

 

Pianoa, zeharkako flauta/txirula, kantua, korala... denetik ikasi du, baina berea zarata egitea zen. Hori bai, estilo handiko zarata. Bartzelonako Goi Mailako Musika eskolan bere ikasketak bukatu ondoren perkusionista historiko gazte arrakastatsuenetariko bat da. Amaitezina izango zen berarekin lan egin duten talde guztiak aipatzea, musika barrokoan, Errenazimendukoan... Europan zein Hego Amerikan zehar ibili da.

Espainiako Antzerki Klasiko Konpainiarekin izugarrizko arrakasta lortu duen arren, Maromok ez du inoiz bere alderdi heavy-a alde batera utzi. Whitewood, Dark Fantasy, Psicodelical Déjà vu, Driven, Drown insanity, Alice & The Blackfeet... taldeekin ibili da adibidez. Gainera Jare, Autoestereo edo Zuhara taldeekin kolaborazioak egin izan ditu.

Orain gu gara bere izena harrotasunez aipatzen dugunak gure taldekide gisa.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi