Andrés

 

Andrés Navascuez

Kantabrian hor nonbait, 1983ko Apirilak 6a

2011ko Urritik KRESALAn

Teklatuak

 

Kantaurialde guztitik dabil bidaian musika lagun duelarik. J. de Monasterio kontserbatorioan burutu zituen piano ikasketak, Santanderren. Ez zitzaion nahiko iruditu eta Oviedoko Unibertsitatean lehen hezkuntzan musika irakasle izateko ikasi zuen. Duela urte batzuk Euskadin zehar dabil, eta badirudi zerbait duela esku artean...

Pianista, teklatuak zein gitarra jo edo abestu ere egin du hainbat taldetan, batzuekin arrakasta lortu du eta sariak irabazi baita; Rosevad (grunge), Verde Cannaia (funk-rock), Ninpondo (Kataluniar rumba), Skakumelos (ska Argentinarra), Akatz (Bilbotar Ska banda, nazioartean erreferente dena), Ludovico y los Acefalos (hip-hop)...

Konponketa musikaletarako trebetasun izugarria du, eta munduaren ikuspegi berezia, edonor samurtzen duena, baina batez ere 88 tekletara aplikatzen duenean. Tipo isila eta lasaia da, edozertara berehala egokitzen dena, baina bere atzamarrak mugitzen hasten denean ez du barkatzen, benetako erregea da.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi