Dani

 

Dani González

Santander, 1979ko azaroaren 24a

2003ko urtarriletik KRESALAn

Baxua

 

Kresalako pilare sendoa da Dani. Urte gehien daramatzaten kideen artean dago. Beti bigarren plano batean dagoela dirudi inork ikusten ez dituen detaile txikiak kontrolatzen.

1.000 kontzertu inguru jo ditu, eta nahiz eta berak garrantzia kentzen dion bere buruari, duen esperientzia musikala ikaragarria da.

Beste kide batzuekin urteak daramatza Bigorringon konposizio eta produkzio lanetan. Bere bizitzan bi gauza dira ezinbestekoak, bere alabatxoa eta Racing futbol taldea, baina ez bereziki orden horretan...

Batiscafo taldean ibilitakoa, orain Maha taldean dabil eta, noski, Broken Snails taldekoa ere bada. Musikari eta aktore bezala ibili zen Iker Gomez dantza konpainian.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi