Ibon

 

 

Ibon Larruzea

Bilbo, 1975eko urtarrilaren 21a

2003ko urtarriletik KRESALAn

Produkzio Teknikoa

 

Berari buruz idazteko hitzak falta zaizkigu. Soinu kontuetan aditua, zorrotza, langile fina eta perfekzionista izateaz gain gustu handiz egiten ditu gauzak. Fama handiko talde ugarik beraien diskak Ibonen estudiora eramaten dituzte fabrikara eraman aurretik (Bilboko Euridia estudioa) berak azken ukitua emateko. Maitasun berberarekin egiten du lan bere estudioan eta gurekin.

Urte askotan zehar bere erantzukizuna izan da gure ikusleek entzuten zutenaz arduratzea, baina duela pare bat urtetatik hona bere lana zertxobait aldatu da. Orain merkatuko aparailu guztiak probatu eta egokitzen ditu urtez urte gure soinua hobea izan dadin. Angeluak, frekuentziak, konexioak… bilatzen ematen du egun osoa. Honez gain Kresalako teknikarien koordinatzailea eta taldearen gestio logistikoaren arduraduna da.

Urtero azkena izango dela esaten digu, baina ezin da gu gabe bizi, ezta gu bera gabe. Ingeniari baten buru hotza artista baten bihotz beroa era bikainean batzen dira bere baitan. Zenbait diska “oso” kaleratu ditu. Bere konposaketak izateaz gain instrumentu eta ahotsak berak grabatu ditu, eta noski, programazio, nahasketa eta mastering-a egiteaz arduratu da. Aipatzekoa da baita Bizkaiko zenbait kontzertu aretotako teknikaria dela. Amaitzeko jada aipatu dugun Euridia estudiotik pasatzera gonbidatzen zaituztegu.

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi