Xabi

 

Xabi Diez

Leioa, 1988ko Maiatzak 6a

2007ko Ekainetik KRESALAn

Soinu teknikaria

 

Gure taldeko benjamina krack hutsa da. Soinu teknikari izateko goi-mailako ikasketak IEFPF Ategorri-Erandion burutu zituen. KRESALAn denboraldi bi eman ondoren gu utzi eta Madrilera joan zen Microfusa Eskolan ikastera. Bertan zuzeneko lanetan eta estudio grabaketan espezializatu zen. Soinu profesionalean diplomatu eta 2010ean gugana bueltatu zen.

Xabik Ibonen erreleboa hartu du eta gure zuzeneko soinuaz arduratzen da. Beti kable, botoi eta rack artean dabil eta Euskal Herriko etorkizun onenetarikoa duen teknikaria da, gauero gurekin erakusten du eta izugarri arro gaude berataz, noski.

Bokaziodun musikaria, teknikari gisa ez ezik eszenatoki gainean ere ederki disfrutatzen du. The Descent taldean baxu eta sampler jotzaile bezala ibili zen, Basaki taldean gitarrista bezala baita, eta gaur egun The Eight Disorder taldean dabil gitarra jotzen (death metal).

 

Klik egizu ikurrean KRESALAren azken orduko albisteak gizarte-sareetan ikusteko:

facebook.jpg tuenti.jpg twitter.jpg

gehiago...

© 2011 Kresala login
website realizado por Zilargi